Aiarako Kuadrillak 1.500 euroko publizitate lehiaketa abiatu du

Aitor Aspuru Saez 2018ko ira. 12a, 07:02

Eskualdera turistak erakartzea da erronkaren asmoa.

Proiektuek sustatu beharko dituzte txakolindegietara bisitak, eskualdeko azokak eta merkatuak edota kirol jarduerak.

Aiarako Kuadrillak publizitaterako ideien lehiaketa bultzatu du. Saria 1.500 eurokoa da eta bereziki bideratu dute marketing edota diseinuan adituak diren gazteek parte har dezaten.

15 plaza daude, eta banaka edo taldeka eman daiteke izena. Hiru edo bost laguneko taldeak osatu beharko dira eta enkargua egingo diete eskualdeko turismo baliabide bat jakinarazteko. Publizitate kanpaina asmatu horrekin,  Aiaraldekoa ez den jendea erakartzea izango da asmoa.

Lau ostiraletan izango da erronka; 16:00etatik 20:00ak arte: urriaren 5ean, 19an eta 26an eta azaroaren 9an, hain zuzen.

Izena emateko hemen klikatu daiteke, edota 945 399 122 eta 945 891 721 telefonoetara deitu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide