Aiaraldeko hainbat menditatik igaro da Bocineros Deiadar Xtreme ultratraila. Ostiral gauean igaro ziren parte hartzaileak eskualdetik, eta gaur iritsi dira Gernikako metara, 200 kilometroko ibilbidea osatuaz.
Eskualdeko hainbat boluntario lanean aritu ziren ostiral gauean ibilbidean barrena. "Oso egun ederra izan zen", azaldu du Ganekogorta mendi taldeko kidea den Justino Artok, "ikusleak izan genituen lehen sailkatua igaro zenean". Juan Romano Garciak irabazi du norgehiagoka, 31 ordu eta 50 minutuko marka eginda.
Aiaraldeko hainbat kirolarik ere hartu dute parte lasterketan. Aitor Sanchoyerto Martinez eta Borja Atxa aldi berean sartu dira helmugan 20. eta 21. postuetan geratu dira 44 ordu eta 22 minutuko marka eginda.
Abel Fernandez Mendivil 28. postua erdietsi du 47 ordu eta 30 minutuko marka eginda. Aitor Aretxaga Aretxaga berrogeita zortzigarrena izan da helmugara iristen, 51 ordu eta 37 minuturen ostean. Jose Ramon Etxeandia Escobar, aldiz, 51. postuan geratu da 52 ordu eta 34 minutuko markarekin.
Argazkiak: Ganekogorta mendi taldea