Urriaren 7an jokatuko da “Goikomendi Villa de Amurrio” arku tiro txapelketaren VII. edizioa. Amurrio Arku Kirol Taldeak hilabeteak daramatza buru-belarri torneoaren antolakuntzan, horrekin batera klubaren 26. urteurrena ospatuko baitute.
Amurrioko San Roke baselizaren inguruan egingo dute txapelketa, 3D baso modalitatean. Orotara 24 tiro-postu egongo dira eta senior edo haurren kategorian eman ahalko dute izena parte-hartzaileek. Inskripzio epea zabalik dago dagoeneko helbide elektroniko honetan. Izen-emateak 20 euroko kostua izango du seniorrentzat eta 12koa haurrentzat. Dirua Kutxabankeko 2095 3258 27 1090204537 kontu korrontean sartu beharra dago.
Txapelketa goizeko hamarretan hasiko da eta klubaren urteurren bazkaria 15:00etan egingo dute.