Diru-laguntzak emango ditu Aiarako Kuadrillak, “eskualdearentzat interesgarriak diren jarduerak eta programak antolatzeko, garatzeko eta gauzatzeko”.
Ireki dute dagoeneko eskaerak aurkezteko epea. Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega edo Okondo gauzatu beharko dira diruz lagundutako ekintza horiek. “Lurralde horretatik kanpo egiten badira, xede gisa izan behar dute Kuadrillaren eskualde-mailako interesa edo Kuadrilla bera sustatzea”, adierazi du Maider Basterra Ibarretxek.
Kuadrillako presidenteak adierazi du tokiko erakundearen webgunean edo 945 399 122 telefonora deituta eskuratu daitekeela deialdiaren gaineko informazioa. “Horrez gain, udaletako iragarki-tauletan ere kontsultatu daiteke, bertan baitaude laguntzak arautzen dituzten oinarriak”.