Urriaren 5etik 7ra egingo dute Aiaraldeko Gazte Asanbladen martxa

Txabi Alvarado Bañares 2018ko ira. 20a, 22:09

Aiaraldeko gazte asanbladen martxa egingo dute urriaren 5etik 7ra. Orozkoko, Urduñako, Amurrioko, Aretako eta Laudioko gazte asanbladek antolatu dute egitasmoa, eskualdeko gazteen arteko "saretzea, elkar ezagutza, eztabaidak, hausnarketa eta gozamena" sustatzeko.

Gazte orori irekia
Eskualdeko gazte orori luzatu diote martxan parte hartzeko gonbita. “Inguruko gazteek bizi dituzten borroka, ezinegonak eta ametsak, kezka eta nahiak ezagutu eta norberarenak konpartitu nahi ditugu”, azaldu dute ekimena aurkezteko eginiko agerraldian.

Hiru eguneko egitaraua
Orozko, Areta eta Laudiotik igaroko da martxa. Egitarau oparoa prestatu dute gazte asanbladek. Eskualdeko talde feministen hitzaldia, belaunaldi zaharren mahai-ingurua, kontzertua, herri bazkariak eta beste hainbat ekintza egongo dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide