aiaraldea.eus

Izarra-Ugao trenbidea; eskualdea zeharkatuko zuen proiektu ahaztua

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Egiluz   Jendartea  Aiaraldea

1944an proiektua sortu zuten Izarra eta Ugao trenez lotzeko. Eskualdeko hainbat udalerri zeharkatzea zen asmoa, triskantza ekologikoa eraginda. Francoren erregimen autarkikoak, ordea, bertan behera utzi zuen egitasmoa diru faltagatik.

Izarra-Ugao trenbidea; eskualdea zeharkatuko zuen proiektu ahaztua
Goiuriko proiektua. / Txomin Egiluz | Ikusi handiago | Argazki originala

1944. urtean Javier Rodriguez Marquina ingeniariak Izarratik Ugaora joango zen trenbide proiektua plazaratu zuen. Asmoa zen horren bitartez murriztea 67 kilometrotan distantzia Bilbo eta Miranda de Ebro artean, baita Bizkaiko hiriburuaren eta Lizarraren artean.

Berez, proiektu teknikoak Altube, Inoso, Astobitza, Bergantza, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga igaro behar zituen Ugaora heldu baino lehen.

3 biaduktu zituen, bat Goiuriko ur-jausiaren aurretik eraiki behar zen, beste bat Lezama eta Bergantza artean eta hirugarrena Muruetatik Arakaldoraino helduko zen.

(Astobitzako tren geltokiaren ilustrazioa, Lezamako errepidearen alboan)

Horrez gain, 28 tunel jaso zituen ingeniariak bere lanean, baita bi zubi eta bi geltoki -bat Orozkon-. Guztira 111 milioi pezeta erabili behar zituzten.

(Orozkon eraiki behar zuten geltokiaren irudia)

Esaterako, Orozkon trenbidea eraiki behar zuten Gasteizera doan errepidearen eta Zubiaur auzoaren gainetik, Lekanduri-Mendiola guneen artean.

(Murueta eta Arakaldo lotuko zuen biaduktua, Anuntzibai gaindituta)

Hortik Muruetara jo behar zuen eta biaduktu handi bati esker errepidea eta Altube ibaia gaindituko luke, Usi auzoaren gainetik agertzeko.

(Arakaldoko biaduktua, Muruetatik sartuko zen tunela jarraiki)

Han lotuko litzateke tunel baten bidez eta Kukutza-Kurtzeaga zonaldea zeharkatuko luke Goikirin ateratzeko.

(Uribarri)

Arrankudiagan Urdiola eta Uribarri igaro behar zuen tunelen bitartez, Arkatzetik ateratzeko.

Edonola ere, anbizio handiko proiektua ez zuen gauzatu Francoren Erregimenak. Guda bukatu ostean, egoera ekonomikoa ez baitzen batere egokia, are gutxiago autarkiako garaian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa