Hizkuntzen Europako eguna

Hizkuntzak ikastearen garrantzia azpimarratzera dator Hizkuntzen Europako Eguna

Goiena 2018ko ira. 26a, 13:43

Europako Kontseiluak 2001ean izendatu zuen Europako Hizkuntzen Eguna irailaren 26a, eta ordutik, urtero-urtero aldarrikatzen du. Hizkuntzen ikaskuntza sustatzea helburua duen eguna da, hain zuzen ere.

Munduan 6.000 eta 7.000 hizkuntzen artean daude, eta Europan 225 hizkuntza indigena. Munduko populazioaren erdia gutxienez elebiduna edo eleaniztuna da, hau da, bi hizkuntza edo gehiago hitz egin edo ulertzen ditu.  Eta jakinekoa da elebitasunak erraztu egiten duela beste hizkuntza batzuk ikastea eta ezagutza prozesuak hobetzea.

Hain zuzen hori guztia kontuan hartuta ezarri zuen Europako Kontseiluak Hizkuntzen Europako Eguna 2001ean. Egun horretan agerian utzi gura da hizkuntzak ikastearen garrantzia –ikastetxeetan zein horietatik kanpo–, eta era berean, bultzatuko dira eleaniztasuna eta kultura arteko ezagutza. Europako hizkuntza aberastasuna eta kultura aniztasuna ere eman gura dira ezagutzera.

Ama hizkuntza
Haurrak lehenengo urtean hasten dira ahots soinu batzuk sortzen; urtebete egitean lehen hitzak ahoskatzen dituzte; hiru urte inguru dituztenean esaldi konplexuak egiten hasten dira; eta bost urterekin dagoeneko milaka hitz izaten ditu bere hiztegian. Ama-hizkuntza izan ohi da hobekien ezagutu eta gehien erabiltzen dena. Dena den, elebidun perfektuak ere badaude.

Elebitasunak onura asko dakartza. Adituen esanetan hirugarren hizkuntzaren ikasketa errazten du, buruko prozesuak arintzen ditu eta beste kultura batzuetako pertsonekin harremana izateko aukera ematen du.Ildo horretatik, onura ekonomikoak ere baditu hizkuntza bat baino gehiago jakiteak, enplegua aurkitzea, esaterako, errazagoa izango da hizkuntza bat baino gehiago dakienarentzat. Era berean, enpresa eleaniztunek abantaila dute merkatuko lehian, elebakarrekin alderatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide