Arabako emakumeen jabekuntzarako eta berdintasuna bultzatzeko ekimena da Laia Eskola. Aurtengo egitaraua aurkeztu dute Aiaraldean.
Arabako Foru Aldundiak sustatzen duen ekimena bada ere, berdintasunean eragiteko lurralde ikuspegitik, Orozko eta Urduña ere sartu dituzte egitarauan. Josu San Pedro alkate orozkoarra eskertuta agertu da, "gure Aldundia ez dela aintzat hartuta".
Aiarako Kuadrillako hainbat ordezkarik parte hartu dute aurkezpenean; Amurrio, Aiara, Laudio, Okondo, Artziniega, Orozko eta Urduñako alkateek, zenbait zinegotzik eta baita hainbat berdintasun teknikarik.
Banan banan, euren herrietan antolatuko dituzten ekintzak azaldu dituzte. Nekane Zeberio Arabako Ahaldun Nagusiko kabineteko zuzendariak nabarmendu du "azpitik gora" prestatu dela egitasmoa. Hau da, kuadrillek proposatu dituzte ekintzak eta aldundiak jaso ditu.
Mota ugariko jarduerak eskainiko dituzte: irakurketa klub feministak euskaraz eta gazteleraz, tupper sex saioak, autodefentsa tailerrak...
Egitarau osoa eta izena emateko moduak hemen kontsultatu daitezke.