Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko kideak lanean ari dira gaur, ez baitute Hispanitatearen Egunaren ospakizunarekin bat egiten. Egutegi propioaren alde egin dute kooperatibako kideek. Gauzak hala, urriaren 15ean hartuko dute jai eguna.
Era berean, abenduaren 6an -Konstituzio Espainiarraren Eguna- lanean egongo dira.