Gogoeta fase batean murgilduta dago Aiaraldea hedabidea. "Komunikabidean jauzia eman nahi dugu, kalitate, formatu, interes eta erakargarritasun aldetik", adierazi du Izar Mendiguren Cosgaya zuzendariak, "informaziotik haragoko eskaintza zabaldu eta aktualitatetik harago bestelako gai eta dinamikei heltzea dugu helburu". Horretarako, baina, irakurleen iritziak bildu nahi dituzte, “komunitatearen behar eta interesak ezagutu eta eskualdea euskaraz saretzen jarraitzeko”.
Gauzak hala, galdetegi bat prestatu dute, herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzeko. Hemen erantzun daiteke. 10 galdera azkarren bidez edukien interesgarritasun eta erakargarritasun azterketa egingo dute. Erabiltzaileen ekarpena eskertzeko, Amurrioko Nagusi tabernan 2 lagunentzat afaria zozketatuko dute inkesta betetzen dutenen artean.