Datorren urriaren 20an -larunbata- Donostin egingo den euskal preso politikoen aldeko “Orain presoak” mobilizaziora joateko autobusa antolatu dute Aiaraldean. 15:00etan aterako da eta manifestazioaren ostean itzuliko da eskualdera.
Tiketak salgai daude dagoeneko Laudioko Bazter, Amurrioko Txokogorri eta Urduñako Mugalde tabernetan, 10 euroren truke.