15-20 litro ur utzi dituzte euri zaparradek Aiaraldean metro koadroko, ordubetean

Erredakzioa 2018ko urr. 14a, 20:00
Euriteekin esnatu da gaur eskualdea. / Aiaraldea.eus

Artziniegan goizean argirik gabe geratu dira hainbat tokitan. Geltoki plazako hainbat tokik argirik gabe jarraitzen dute oraindik, bizilagunek jakinarazi dutenez. Abisu horia aktibatu du Euskal Meteorologia Agentziak, gaueko bederatzietara arte.

Euriak 15-20 litro ur utzi ditu Aiaraldean metro koadroko, ordubetean. Hala diote Euskal Meteorologia Agentziak eskualdean jasotako datuek. Laudioko Gardea auzoan dagoen neurgailuak 20.3 litro ur hartu ditu. Aretakoak, aldiz, 15.6 litro neurtu ditu metro koadroko.

Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia aktibatu du eta 21:00etara arte egongo da indarrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide