Ate joka dago Sagar Egunaren bigarren edizioa, ondare zaharra tradizio berri bihurtzea helburu

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 17a, 08:00
Iaz ospatu zen Sagar Egunaren lehen edizioa. / Aiaraldea.eus

Felix Mugurutzak bisita-gidatua eskainiko du larunbatean. Igandean, aldiz, goizetik arratsaldera arte luzatuko da jarduera-maratoia Aldai plazan. 

Sagar Egunaren bigarren edizioa egingo dute datorren asteburuan Laudion. Felix Mugurutzak ibilaldi didaktikoa eskainiko du larunbatean -urriak 20- 10:30ean Aldai plazatik abiatuta.

“Gardeako bide zaharretatik ibiliko gara. Bertatik igarotzen ziren merkatariak antzina, eta baserritarren sagardoa hartzen zuten Bilbora eramateko”, azaldu du ikerlariak.

Edari horrek herri-kulturan “pisu handia” izan duela nabarmendu du Mugurutzak. “Laudiori buruzko lehen erreferentzia dokumentatua X. mendekoa da, bertan jada aipatu egiten dira sagarrondoak. Elizak, baina, edari madarikatutzat zuen. Horregatik, ez du isla handirik izan dokumentuetan, gustu txarreko zerbait zela uste zelako. XVI. mendera arte oso zabaldua egon zen edari hori eskualdean, baina ordutik aurrera ardoa nagusitu zen”.

Igandean, egun osoko egitaraua
Sagarrak eta sagardoak Laudion eta Aiaraldean utzitako ondarea berreskuratzea da, hain zuzen, Sagar Egunaren xedea. Iaz ospatu zen lehenbiziko aldiz, arrakasta nabarmenarekin:

Ekimena urtero errepikatzea da antolatzaileen hasierako asmoa. Igandean -urriak 21- egingo dira ekintza gehienak, Aldai plazan. Haurrentzako jokoak, sagar garrafa dastatzea, azoka, sagarra mozteko erronka, eta beste hainbat jarduera egongo dira 10:00etatik 17:00etara. 

EGITARAU OSOA

10:00 // Jaiaren hasiera: tokiko eta baserriko produktuen azoka. Sagardoa ekoizteko tresnen erakusketa. Sagar zukua dastatzeko aukera

11:30 // Haur jokoak

12:00 // Etxeko sagar tarten txapelketa

12:30 // Sagarra mozteko erronka bikoteka (688892944edo sagareguna@gmail.com)

13:00 // Sagar garrafa dastatzea 

13:30 // Sari banaketak 

15:00 // Azoka bukaera

17:00 // Solasaldia udal erabilera anitzeko aretoan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide