Urriaren 10ean abiatu ziren Euskal Herriko gazteak Himalayarantz. Sare sozialetan eman zuten hasieraren berri. Azaroaren 3ra arte egongo dira zeharkaldian.
Besteak beste, 6.000 metroko bi mendi eskalatuko dituzte: Island Peak (6.187) eta Lobuje Peak (6.119). Horrez gain, 5.000 metroko beste hainbat gailur igaroko dituzte; eta Everest, Lhotse, Makalu eta Cho Oyu zortzimilakoak inguratu.
Bidaia gauzatzeko diru bilketa egin dute: "Mila esker crowdfunding-ean parte hartu eta partekatu duten guztiei! Zuei esker 5059euro bildu ditugu!", adierazi dute. Taldeko kide dira Laudio eta Orozkoko hiru gazte: Jon Fonbellida, Iker Zubizarreta eta Besaide Astobiza. Aurreneko eguneko zenbait irudi bildu dituzte bideoan: