Azaroaren 11n egingo dute Bizilagunak ekimenaren edizio berria

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 22a, 09:00
Iazko edizioko irudi bat.

Aiaraldean geroz eta harrera hobeagoa du ekimenak. Iaz 180 bizilagunek hartu zuten parte eskualdean antolatu ziren otorduetan.

Bizilagunak ekimenaren aurtengo edizioak badu data zehaztuta: azaroaren 11n -igandea- egingo da. Araba osoan izango da ekimena, “zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren alde”. 

Jatorri ezberdinetako bizilagunak mahai beraren bueltan bazkaltzea da ekimenaren funtsa. “Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu”, adierazi dute antolatzaileek.

Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearen EAEko taldeak (CEAR-Euskadi) antolatu du egitasmoa, Arabako Foru Aldundiarekin batera. Parte hartzeko 688 812 944 telefono-zenbakira whatsapp mezu bat bidali baino ez da egin behar.



Harrera geroz eta hobeagoa Aiaraldean
Iaz 180 aiaraldearrek hartu zuten parte ekimenean: 106 Laudion, 55 Amurrion eta 19 Artziniega eta Okondon. Geroz eta harrera hobeagoa du ekimenak eskualdean, urte bat lehenago 94 pertsonek hartu baitzuten parte egitasmoan, 11 etxetan banatuta.

Hainbat jatorriko bizilagunak egon dira Aiaraldean egin diren bazkarietan: Argelia, Argentina, Bolivia, Euskal Herria, Maroko, Pakistan, Paraguai, Portugal, Sahara Ekialdea eta Senegalekoak, besteak beste.

Araba osoan iaz 1.000 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte egitasmoan, 93 etxe edo txokotan bilduta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide