Perretxikozaleentzako zita andana, Laudio, Amurrio eta Urduñan

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 23a, 09:00

Gastronomiak pisu handia izango du ekintzetan. / Aitor Burgoa

Egitarau oparoak antolatu dituzte bi herrietan. Azaroaren 4a -igandea- izango da egun nagusia, goiz osoko egitarauekin.

Aiaraldeko perretxikozaleen hilabeteak izango da dira urria eta azaroa, egitarau oparoak antolatzen baitituzte Amurrio, Laudio eta Urduñan.

Laudion bi hitzaldirekin emango diote hasiera ekintza maratoiari. Basoko orkidea arabarrei buruzko solasaldia egongo da urriaren 29an eta zizak hazteko moduei buruzkoa 30ean. Zubiko etxean izango dira bi zitak, 19:00etan. Hilaren 31an erakustaldi gastronomikoa egingo dute, ordu eta toki berean. 

Azaroaren 3an, aldiz, goizean bildutako perretxikoen sailkapena egingo dute mikologia elkartearen egoitzan, 17:30ean. Azaroaren 4a izango da egun nagusia. Goiz osoko egitaraua egongo da Herriko plazan, 10:00etatik aurrera.

Amurrion, menu eta pintxoak nagusi
Amurrion ere egitarau oparoa egongo da. Perretxikoekin eginiko pintxoen XIII. lehiaketaz gozatzeko parada egongo da herriko hainbat tabernetan urriak 27 eta 28ko eta azaroak 3 eta 4ko asteburuetan. Perretxikoekin eginiko menuak eskainiko dituzte hainbat jatetxek lau egun horietan.

Azaroaren 3an eta 4an, aldiz, Laudioko eskema jarraituko dute: lehen egunean perretxikoen sailkapena egingo dute eta bigarrenean goiz osoko jarduna egongo da, Gorobel Ibilaldia egingo dela probestuta.

Urduñan, I. Zubi Mikologikoa
Urduñan, aldiz, I. Zubi Mikologikoa antolatu dute udalak eta Foru Aldundiak, azaroaren 1etik 4ra luzatuko dena. Perretxiko eta onddoekin eginiko pintxoak dastatzeko parada egongo da egun horietan hiriko hainbat tabernetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide