Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako irizpide bera aplikatzea erabaki du Arabako Foru Ogasunak amatasun-bajen aferan. Auzitegi espainiarrak sententzia batean ebatzi zuen amatasun bajak Pertsona Fisikoen gaineko Errentatik salbuetsita daudela. Ebazpen horrek berez ez du eraginik foru araudian, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunak irizpide propioak dituelako. Hala ere, sententzia kontuan hartzea erabaki du Aldundiak.
Gauzak hala, 2013tik aurrera eginiko erretentzioak itzuliko dituzte. Aldundia bera arduratuko da hori egiteaz, ofizioz jokatuko baitu. Ogasuna arduratuko da 2013tik hona amatasun baja hartu dutenen (eta aurten aitatasun bajak hartu dutenen) errenta moldatzeaz. Aitatasun baja aurten hartu da kontuan lehenbiziko aldiz foru-arautegian.
Hemen deskargatu daiteke eskaera egiteko inprimakia. Posta elektroniko bidez edo Aldundiak Laudion dituen bulegoetan entregatu daiteke.