500.000 kilo mahats bildu dituzte aurtengo uztan, iaz baino %34 gehiago

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urr. 23a, 08:04

Aurtengo mahats uztaren datuak aurkeztu dituzte. / Aiaraldea.eus

Udaberria eta uda gorabeheratsuak izan dira, zenbait plagen ondorioz. Udaberriko izozteek kiloen %53 galtzea eragin dute.

Balantze gazigozoa egin du Jose Antonio Merino Txakolinaren Jatorrizko Izendapeneko lehendakariak aurtengo uztari dagokionez. Oraintsu bukatu dute mahats bilketa, eta aurreneko datuak zabaldu dituzte: "Mahatsa oso egoera onean dago. Ale oso onak ditu, ondo formatuak, garraztasun eta gradu maila baxuarekin". Hala, dastaketa faseari helduko diote, fermentazioa bukatutakoan.

Datuei erreparatuta aurreneko azterketen arabera, 500.000 kilo mahats jaso dira. "Iaz 382.000 kilo bildu ziren upategietan, beraz, 2017 urtearkein alderatuta %34 hazi da gutxi gorabehera uzta". Dena den, Merinok azpimarratu du udaberriko izozteek nabarmen kaltetu dutela aurreikuspena, "kiloen %53 galdu ziren". 

Plagak arazo
Udaberrian eta udan zenbait plaga jasan dituzte mahastiek. Udaberria oso konplikatua izan da, mildiu gaixotasunagatik: "Modu horretan garatzen ez dugu ikusi orain arte. Horrek uda amaieran beste plaga ohiko bat eragin zuen, botritisa. Zorionez, dedikazio eta lan askoren ondorioz, mahasti gehienak babestea lortu genuen. Botritisa ez da espero bezain erasokorra izan, baina mahatsaren oso gainean egon behar izan gara". Hala ere, upategi bat edo besteri mahatsen galera izugarria eragin die, "kasu batzuetan mahats kilo bakarra ere ez da jaso".

Edozelan ere, esperantza eta ilusioz begiratu diote etorkizunari, behin-betiko ekoizpen kopurua jakin artean, "ez kantitateagatik bakarrik, upategietan ikusitako kalitateagatik baizik".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide