07:40ak aldera jakinarazi dute tren zerbitzua bertan behera geratzen zela zati horretan, matxura elektrikoaren ondorioz. Hortaz, Barakaldotik Santurtzira edo Muskizera, zein ibilbidean zeuden herrietara joateko bestelako garraio zerbitzua hartu behar izan dute. 12:00ak aldera abiatu dute zerbitzua berriro.