Esti Ortizek eta Aaron Garmendiak lehen postua eskuratu dute Ipar Ligan, Arratian irabazita

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 29a, 09:53
Zazpi orduko muga izan zuten kirolariek ibilbidea egiteko. / Ibai Pinedo

Raid gogorra izan zen Arratiakoa, “neguko giroa” nagusitu zelako. 7 orduko muga izan zuten kirolariek ibilbidea gauzatzeko oinez, bizikletaz zein kayakak baliatuta.

Larunbatean egin zen Arratiako Raida, Ipar Ligako azken norgehiagoka. Euskal Herria, Errioxa eta Kantabria barnebiltzen ditu liga horrek, eta Aiaraldeko kirolariek erabateko nagusitasuna lortu zuten bertan.

Esti Ortiz tertangarrak eta Aaron Garmendia laudioarrak irabazi zuten Arratiako norgehiagoka, emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan, hurrenez hurren. Gauzak hala, ligako lehen postuak erdietsi zituzten.



Garmendiak adierazi du lasterketa gogorra izan zela larunbatekoa, “neguko giroa” izan zelako nagusi. Lehenbizi 22 kilometro egin behar izan zituzten oinez, Gorbeia elurtuan barrena. “Ostean bizikletak hartu genituen Otxandioko Urrunaga urtegira joateko, bertan kayak bidezko etapa egin behar baikenuen”, azaldu du kirolariak.

Horren ostean bizikletak hartu zituzten berriz beste 40 kilometro egiteko Areatzan barrena, “lokatzetan gora eta behera”.

Herri inguruneko oinezko lasterketarekin amaitu zuten norgehiagoka. “Hori dena orientazioa baliatuta eta 7 orduko denbora mugarekin gauzatu behar izan genuen”, nabarmendu du Garmendiak.


 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide