Amaierara iristen ari da Besaide Astobiza, Jon Fonbellida eta Iker Zubizarreta aiaraldearrak lotu dituen “Oxigenoa Euskarari 6000 metrotan ere” espedizioa.
Aurreko astean Imja Tse (6.189 metro) mendia igo ostean, bidaiako bigarren sei milakoa eskalatzea lortu zuten iragan larunbatean, Lobuje Ri (6.119 metro).
Eguraldia lagun, 20 kide inguruk lortu zuten gailurrera igotzea. Ostean Tagnag herrirako bidea hartu zuten. Aurki izango dira Euskal Herrian bueltan; azaroaren 8an, zehazki.
Beste gailur batzuk ere igo dituzte espedizioan, Imja Tse menditik igaro ostean Kala Pattar (5.545 metro) mendira jo zuten, esaterako.
Euskal Herriko eta Xerpa herriko gazteak elkartu ditu espedizioak bi herrien arteko harremanak estutzeko, xerpera ere hizkuntza gutxitua baita.



