Ekoizle eta herritar ugari elkartu ziren Gernikako azokan atzo. Eskualdeko ordezkaritza zabala egon zen bertan. Baserriko produktuak izan ziren nagusi. Aiaraldeko gaztak, ogiak, euskal pastelak, zuku eta mermeladak ezagutarazteko eta saltzeko postuak ere izan ziren. Txakolinei dagokienean, Gure Ahaleginaken edaria saritu zuten ferian.
Gure Ahaleginak upategiko kideen esanetan, "zortea" izan dute. "Filoxera txakolinarekin lehen saria jaso dugu", azaldu du Arkaitz Larrazabal kideak. Eguerdira arte egon zen azoka martxan.