Neguaren etorrerarekin batera bueltan da Aiaraldeko eskaparate lehiaketa. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa. Eskualdeko komertzio oro dago AEKOk (Aiaraldeko Enpresen Koordinaziorako Federazioa) bultzatutako lehiaketan parte hartzera gonbidatua.
Inskripzioa doakoa da eta eskaparatean jorratu beharreko gaia ere nahieran aukeratu dezake komertzio bakoitzak. Baldintza bakarra dago: ohikoan komertzioan saltzen diren produktuak agertzea erakusleihoan.
Azaroaren 16an bukatzen da inskripzio epea. Eskualdeko merkatari elkarteetan eman ahalko da izena (AEME, APYMCA eta APILL), baita Laudion kokatuta dagoen Komertzioaren Bulego Teknikoan edota Zabaiako Landa Garapenerako Agentzian ere.