Atzo -azaroak 1- egin zuten ate irekien jardunaldia San Pedro mendiko indusketetan. Modu horretan eman zioten amaiera aurten eginiko kanpainari.
Jakinarazi dutenez, oso aurkikuntza interesgarria egin dute aurtengo lanetan. “Pertsona zehatz bati erreferentzia egiten dion objektua topatu dugu, mendian borrokatu zuen miliziano komunista batena”, azaldu du Josu Santamariak.
Arkeologoak gaineratu duenez, pertsona horrek nazien kontzentrazio esparru batean preso amaitu zuen, baina momentuz ez dute xehetasun gehiago eman nahi izan, pertsona horren senideekin harremanetan jarriko direlako lehenbizi.