Koba Cycling taldeko bi kidek eskuratu zituzten nabarmentzeko emaitzak atzo Berrizen egindako ziklokros lasterketan.
Alde batetik, Iñaki Guaresti irabazle izan zen Junior kategorian. Bestetik, Gaizka Pujanak bigarren postua erdietsi zuen Master 30koen artean.
Asteburuko jarduera
Koba Cycling, Abiaga Jatetxea, Taller de Alex eta San Jose Harategia negozioek babesten duten taldeak hitzordu ugari izan du zubian. Hasteko, Legazpin lehiatu ziren eta Iñaki Guaresti 3. izan zen. David Hidalgo, aldiz, 8. izan zen elite kategorian.
Asteburuan, aldiz, batzuek Berrizera jo zuten eta Jabi Santosek eta Sergio Udiasek Kataluniara. Berez, Santos 30. izan zen Manlleuko ziklokros lasterketan.