Katmandura heldu dira ia hilabetez Himalaiako mendietan barrena zeharkaldia burutu duten euskal gazteak, Besaide Astobiza, Jon Fonbellida eta Iker Zubizarreta aiaraldearrak tartean. Xerpa gazteekin batera egindako ibilaldia amaierara iritsi da dagoeneko eta orain etxerako bidea hartu dute parte hartzaileek. Ostegunean iritsiko dira Euskal Herrira.
Gokyo herri inguruan igaro zituzten azken egunak bi herrietako gazteek. 4.750 metrotako altueran dago kokatuta herria, Duth Pokhari lakuaren ertzean.

