Gaur egin da Bizilagunak egitasmoa Araban. Mila lagun baino gehiagok hartu dute parte kultur aniztasuna sustatzeko egitasmoan. Aiaraldean ere dozenaka herritar batu dira ekimenera. Norbanakoen etxebizitzetan zein txokotan egin dituzte otorduak.
Gaztetxeetan ere bizilagun
Laudio eta Amurrioko Gazte Asanbladak ere batu dira ekimenera. Amurrioko Gaztetxean atzo egin zuten bazkaria. Laudiokoan, aldiz, iaz egin zuten lehenbiziko aldiz, eta aurten berriro gauzatu dute ekimena. Lamuza Ikastetxeko Guraso Elkarteak ere jende ugari bildu du ikastetxeko patioan, eguraldia lagun.