aiaraldea.eus

517 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du foru gobernuak

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Alea   Politika  Aiaraldea  Aiaraldea: Araba

2019an igo egingo dira Aldundiaren inbertsioak eta proiektuak arlo guztietan.

517 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du foru gobernuak
Foru gobernuaren aurrekontu proiektua aurkeztu dute Ramiro Gonzalezek eta Jose Luis Cimianok. / AFA | Ikusi handiago | Argazki originala

Tokiko erakundeen finantzaketa eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakunderako aurrekontua dira foru gobernuak aurkeztu duen aurrekontu proiektuaren onuradun nagusiak. Izan ere, 275 milioi euro zuzendu dira tokiko erakundeen artean banatzeko (%10 gehiago), eta 212 milioi eurotik gora gizarte politikak garatzeko (%4,12 gehiago). "2019an inbertsioak eta gizarte politikak sendotuko dira: hazten ari den lurraldea gara, eta non bizi gorabehera, arabar guztien beharrak ase nahi dituena" esan du Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak.

517,12 milioi euroko aurrekontua da guztira, iaz baino %7,5 gehiago. "2011. urtean bakarrik gainditu ziren kontu horiek; orduko hartan, 518 milioi euroko aurrekontu erabilgarria lortu zen, zorra baliatuz. 2019rako, berriz, aurreikusi da gastu ahalmen hori lortzea zorrera jo gabe, eta zor metatuaren zati bat amortizatuta ere bai", azaldu du Gonzalezek.

Hala, igo egin dira Aldundiaren inbertsioak eta proiektuak arlo guztietan. Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren sailaren aurrekontua %7,82 hazi da (udalerri eta kontzejuen finantzaketa); Ingurumen sailarena, %9,68; eta gora egin du ere Euskara, Kultura eta Kirol sailarenak (% 8,84). Horren barruan aurreikusten da Artiumen inbertsio gehiago egitea, artelan gehiago erostea eta euskarari laguntza handiagoa ematea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa