Aiaraldeko pentsionistek manifestazioa egingo dute larunbatean Laudion

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko aza. 21a, 07:30
Gazte eta edadetuek bat egin zuten ekaineko eskualdeko mobilizazioan. / Aiaraldea.eus

Laudioko kaleak hartuko dituzte eskualdeko pentsionistek larunbat honetan, eguerdiko 12:00etan Pentsio Sistema propio baten defentsan.

Aiaraldeko pentsionistak kalera aterako dira beste behin pentsioen defentsan, iragan ekainaren 28an Amurrion egin bezala. Azaroaren 24an eskualdeko manifestazioa deitu dute Laudioko Lamuza Plazatik abiatuta.

1.080 euroko pentsio minimoa eta Euskal Herriko pentsio sistema propioaren aldarrikatzea izango dira larunbateko mobilizazioaren ardatza. Halaber, Aiaraldeko pentsionistek emakumeek burutzen dituzten aitortu gabeko lanak, “genero-arrakala” edota 1.200 euroko gutxieneko soldataren aldeko borroka aintzat hartu dituzte publiko egin duten manifestuan: “guztion borroka baita pentsio publikoen defentsa”.

Bide horretatik, eskualdeko herritar orori luzatu diote larunbateko mobilizazioan parte hartzeko gonbitea. “Hori guztia lortu arte eutsiko diogu borrokari. orroka horretan hiritar ororen ulertzea eta elkartasuna behar izango dugu". Pentsionisten hitzetan, “pentsio publikoen aldeko borrokaren lorpenak biztanleria osoarentzat dira mesedegarriak”.

Borroka luzea
Urtarrilean hasi ziren Euskal Herrian pentsionisten mobilizazio jendetsuak. Ordutik astelehenero elkartu dira eskualdeko erretiratuak Laudio, Amurrio, Urduña edota Artziniegako plazetan. Borroka horri esker “urte honetako murrizketak geratzea” lortu dutela gogorarazi dute.

Uda hasieran eskualdeko mobilizazioa egin zuten Amurrion eta ehunka herritar batu ziren deialdira.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide