Liliana Villegasek bultzatu du egitasmoa eta jadanik 15 emakumek parte hartzen dute. Hala ere, gehiago batzea nahi dute. Asmoa da emakumeek elkarrekin praktikatzea txirrindularitza.
Aiara Women in Bike proiektuak deialdia zabaldu du emakume gehiago anima daitezen euren irteeretan parte hartzen. Liliana Villegas ekimenaren bultzatzaileak bere telefono zenbakia eskaini du interesdunek informazio gehiago eskatu dezaten: 610 68 45 26.
Zehazki, proiektuaren helburua da emakumeek txirrindularitza bakarrik egin behar ez izatea. Hau da, taldeka ateratzea errepidera edo bidera.
Dagoeneko adin eta maila anitzeko 15 kidek bat egin dute egitasmoarekin. "Batzuk taldeetan daude eta beste batzuek ondo pasatzeko besterik ez dute egiten", argitu du arduradunak.
Liliana Villegasek azaldu du Espainiar Federazioak sustatuko Women In Bike zein Iruñeako Bizikume proiektuetara loturik dagoela eskualdeko ekimena.
Horrela, Aiaraldean irteerak egin ez ezik, bi egitasmo horiek proposatzen dituzten hitzorduak ere partekatzen dituzte Whatsapp taldearen bitartez. Horrez gain, Instagram sare soziala ere erabiltzen dute.
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu.
Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Ah, bai, guomen in bique hau ESPAINIAko Federazioak sustatzen du, beraz! Ah, baina hau ez da politika, noski! Ah, baina gu ez gara, ez, euskararen kontrakoak, jakina! Ah, baina gu oso feministak gara, oso mordenAk, deplauki! Ah, euskarari turrut egiten diogu, bai, baina, zera, gu, badakizu...ez gara politikan sartzen, ez horixe! Ah, es que da oso dificil!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Ah, bai, guomen in bique hau ESPAINIAko Federazioak sustatzen du, beraz! Ah, baina hau ez da politika, noski! Ah, baina gu ez gara, ez, euskararen kontrakoak, jakina! Ah, baina gu oso feministak gara, oso mordenAk, deplauki! Ah, euskarari turrut egiten diogu, bai, baina, zera, gu, badakizu...ez gara politikan sartzen, ez horixe! Ah, es que da oso dificil!