Azaroaren 17an burutu zen Basaurin X-Treme finaga lasterketaren XX. edizioa. 16 kilometroko lasterketa izan zen, 660 metroko desnibel positiboarekin. Eskualdeko hainbat kirolarik parte hartu zuten bertan.
Bereziki onak izan ziren Aiaramendi Korrikalariak taldeko kideen markak. Iñaki Isasi bigarren postua lortu zuen ibilbidea ordubete eta 10 minututan osatuta. Gertutik jarraitu zion taldekide den Pedro Urkijok; Isasik baino 4 minutu gehiago behar izan zituen eta seigarren postua eskuratu zuen.