Sei pertsona kontratatuko ditu Aiarako Kuadrillak Eskualdeko Enplegu Planaren bidez. Lanbiden argitaratu dituzte lan deialdiak, eta bihar -azaroak 30- izango da izena emateko azken eguna.
Hauek dira lanpostuak:
- Lorazaintzako ofizalak (5 lanpostu): Lorazaintza, garbiketa, igeltserotza lanak burutuko dituzte Aiaran, Artziniegan, Okondon eta Urduñan.
- Lorazaintzako kapataz arduraduna (lanpostu 1 ): 5 pertsonez osatutako lan taldearen koordinazioaz arduratuko da, mantentze lanak burutze aldera (lorazaintza, igeltserotza, margoketa,...) Aiaran, Artziniegan, Okondon eta Urduñan.