Abenduaren 5etik 9ra izango da Durangoko Azokaren 53. edizioa. Landakoko gunera hurbiltzeko autobusa antolatu dute eskualdeko hainbat udalek batera. Hain zuzen, 7 euroren truke bidaiatzeko aukera izango dute aiaraldearrek. Abenduaren 5a izango da txartela erosteko azken eguna.
"Eskaintzaren alde interesgarriena akaso da itzultzeko aukera bi daudela; eta, aldez aurretik inori ezer esan barik, bertan erabakiko dugu zein bus hartuko dugun, bietan lekua izango dugulako erreserbaturik", adierazi dute Laudioko Euskara Arlotik.
Autobusaren geldiuneak herrika
Urduña, Amurrio eta Laudioko Udalek elkarlanean antolatu dute ekimena. Honakoak izango dira garraio zerbitzuaren geldiune eta ordutegiak:
- 9:45ean Urduñako suhiltzaileetatik
- 10:00etan Amurrioko Telefonica eraikinetik
- 10:15ean Laudioko autobus geltokian
- 21:00etan Durangoko autobus geltokian
- 2:30ean Durangoko autobus geltokian
Sortzaile aiaraldearren presentzia
Urtero bezala, sortzaile aiaraldearren liburu eta diskoak eskuratu ahalko dira azokan. Hoietako askok, aurkezpenak egingo dituzte. Mushkum taldeak, adibidez, Nire totem animalia diskoa plazaratuko du azokaren lehen egunean -bihar- 12:20ean Ahotsenea gunean.