Gasteizen izango da bertso jaialdia, eta Arabako Foru Aldundiak herrietatik bertaratzeko autobusa jarriko du. Euskal Herriko txapelketa nagusian finalera iritsitako bertsolariek abestuko dute, Aintzane Irazusta gai-jartzailearen gidaritzapean. Ikuskizuna 19:00etan izango da Europa Biltzar Jauregian, eta 600 lagunentzat egongo da tokia.
"Gure auzoetako eguneroko bizikidetzarekin loturiko gaiak jorratuko dituzte, zurrumurru, estereotipo negatibo eta bazterkeriarik gabeko gizartea aldarrikatuz", adierazi dute antolatzaileek. Gonbidapenak jasotzeko -edota autobusean izena emateko- Amurrio edo Laudioko euskara teknikariekin jarri behar da harremanetan.