Auzolanak eta herri eskolak egiten ari dira Espainiar Konstituzioarekiko intsumisioa aldarrikatzeko

Erredakzioa 2018ko abe. 6a, 11:18

Hainbat ekimen egin ari dira gaur goizean Aiaraldean Espainiako Kontsituzioaren Egunaren aurka. Arrankudiaga eta Zolloko Gazte Asanbladako kideak Txondor gaztetxean auzolanak egiteko baliatzen ari dira goiza. Aiaraldeko Ikasle Abertzaleakeko kideak ere auzolanak egiten ari dira Laudioko Gune Askean. Ikasleok Zorrotz eragileak, aldiz, herri eskolak egin ditu Amurrioko Zaraobe Institutuan.

Argazkiak: Arrankudiaga eta Zolloko Gazte Asanblada eta Aiaraldeko Ikasleok Zorrotz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide