Kalean dago Haginak taldearen lehen lana: Kiribil. Amurrio, Arespalditza eta Orozkoko bost musikarik sortu zuten proiektua 2013. urtean, eta hainbat kontzertu eman dituzte ordutik hona.
Diskoa Burubio Kultur Elkartean grabatu dute Grabaciones como churros estudioko kideekin. Bederatzi abesti ditu, guztiak euskaraz. Doinuen aldetik, punk-hardcore kutsua dute kantek. Hemen entzun daiteke lana osorik. Diskoa formatu fisikoan eskuratzeko, aldiz, mezu bat bidali behar da haginak@gmail.com helbide elektronikora. Hala ere, laster hainbat tokitan jarriko dute salgai.
