Gaur egin da Igorreko Ziklokrosa. Eskualdeko txirrindulariek emaitza esanguratsuak lortu dituzte norgehiagokan. Luisa Ibarrolak lehen postua erdietsi du. Lukene Trujillano bigarren geratu kadete kategorian, Iñaki Guaresti 3. Junior kategorian eta Ander Castañar 5. kadete kategorian.
“Horrez gain, Asier Letonak ere lasterketa ona egin du eta Intxixu Gabiña eta Unai Pagazaurtundua ere metara iritsi dira”, adierazi du Aiara Txirrindulari Elkarteak. Taldeko kideek Arratiako Ziklista Elkartea zoriondu dute sare sozialen bidez, “zirkuitua oso ondo prestatua zegoelako, beti bezala”.
