Artziniegako Urizahar elkarteak jostailu bilketa antolatu du. "Zure jostailuek beste ume batzuen irribarrea eragin dezakete", adierazi dute. Larunbatean 11:00etan jarri dute opariak batzeko hitzordua liburutegian.
Urduñan, berriz, Biltegian gauzatuko dute ekimena. Funtzioamendua, ordea, bestelakoa izango da. Abenduaren 20an 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara egongo da jostailuak eskuratzeko aukera. Alabaina, urte osoan zehar dute irekita gunea. Hala, herritarrentzat arropa, janaria eta bestelako materiala topa liteke bertan, beharra dutenei laguntzeko.