12 ekintza egingo dituzte neguan Aiaraldeko Berbalagunek

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abe. 13a, 08:21

12 Berbalagun talde daude eskualdean. / Aiaraldea.eus

Otsaila bitarteko egitaraua aurkeztu du AEKk. Eskualdean 12 Berbalagun talde daude.

Aiaraldeko Berbalagunek datozen hiru hilabetetarako programazioa aurkeztu dute. 12 txango egingo dituzte abendutik otsailera. Larunbatean, esaterako, Mungiako Olentzeroren etxera joango dira familian.

Datorren larunbatean, berriz, "Orientzero" ekimena prestatuko dute, orientazio ibilaldia. "Bi ibilbide egongo dira, familientzat eta helduentzat", adierazi dute. Laudioko Latiorro auzoan izango da zita. 

Hilero lau ekintza
Urtarrilean zein otsailean launa ekintza antolatuko dituzte. Urtarrilaren 20an Bilboko Artxandara joango dira, mapa eskutan ibilbideaz gozatzera. Hilaren 24an, berriz, makrobiotika ikastaroa egingo dute Amurrion. "Marta Francisco Barcenas sukaldariak gidatuta, neguko menu makrobiotikoa egiten ikasiko dugu", adierazi dute. Helduentzat izango da ikastaro hori, familientzat urtarrilaren 30ean izango baita zita: Urduñan pizza begetarianoak prestatuko dituzte.

Otsaileko ekintzen artean, altxorraren bila, eskiatzeko irteera, Gorobelgo mendi txangoa eta orientazio proba daude. Bestalde, gogorarazi dute ostegunero Felix Pikatzak bideratutako afari-jolas saioa dagoela Zubiko Etxean.

Ekintzetan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea. Horretarako 607 673 744 telefonora deitu daiteke, edota aiaraldea@aek.eus helbidera mezua bidali.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide