Gaur argitaratu da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 97. zenbakia, urteko azkena. Ohikoan baino 16 orri gehiago izango ditu, Gabonetako gehigarri berezia izango baitu barruan, eskualdeko hainbat jatetxe eta denden eskaintzekin eta urteko garai honi lotutako hainbat informazio praktikorekin.
Ohiko hamabostekariak, aldiz, hainbat gai izango ditu ardatz: Izaskun del Cerrori eginiko elkarrizketa, apustu-etxeei buruzko erreportajea, kirolak aurten eman dituenen errepasoa eta beste hainbat eduki topatu ahal izango ditu irakurleak.