Eskualdeko autobusen ordutegia aldatuko dute gabonetatik aurrera. Zehazki, hilaren 26an egingo dute aldaketa. Hala, Artziniegatik Gasteizera joateko garraio publikoa 10 minutu aurreratuko da. Orain arte 6:20an abiatzen zen autobusa, eta hemendik aurrera 6:30ean aterako da.
Eskualdeko zerbitzuan ere aldaketak
Horrez gain, Artziniegatik Laudiora, Amurriora eta Okondora joateko zenbait zerbitzu kenduko dituzte. Nagusiki, lan egunetan izango dira moldaketak:
- Laudio-Amurrio-Artziniega 07:00etako autobusa kentzea
- Okondo-Artziniega autobusa atzeratzea, 10:35etik 10:40ra
- Artziniega-Okondo autobusa aurreratzea, 14:25etik 14:20ra