Umeen jolas kantak hezitzaileak izatea helburu, bideoklipa grabatu dute Tertangan

Igandean grabatu zuen Bizkaiko Urtxintxa Eskolak Tertangan Aita, ama zenbat... soka jolasaren moldaketa. Ulukako kideek moldatu dituzte hitzak.

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak proiektu berria du eskutan: haurren jolas kantuak moldatzea. Izan ere, horietako askok balio zapaltzaileak dituzte. Horren adibide da Aita, ama, zenbat urtekin ezkonduko naiz? kantua, besteak beste. Hain zuzen, hori izan zen grabatu zuten kantua igandean Tertangako eskolan, Patxintxi urtxintxarekin batera. Grabaketan haur zein helduek hartu zuten parte. Hala, familia eredu ezberdinak plazaratu dituzte, norberaren ezagutzei bide emanez. "Aizu, aizu, zenbat kolore dakizkizu?", "Ama, ama, animali hau da maite dudana", "aizu, aitona, zein da zuretzat janari ona?" tankerako galderak luzatu dizkiete abestian partaideei. 

Ikus-entzunezko lana abenduan bukatzea da asmoa, Bizkaiko Urtxintxa Eskolakoek adierazi dutenez. "Youtuben jarriko ditugu lan guztiak, denon eskura egon daitezen", erantsi du Urko Agote kideak. Sortzaile ugarirekin aritu dira elkarlanean horretarako: Itziarren Semeak taldea, La Basu... Guztira, 5 abesti egokitu dituzte: "Urtxintxaren jokoa Patxintxirena bihurtu dugu, Zubiri-Zubiri, Sorgina kaskarina...". 

Argazkiak: Amagoia Osinalde eta Izar Mendiguren Cosgaya

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide