Gabonetako 5 jolas parke eskainiko dituzte urte hasieran

Itsaso Arrizabalaga 2018ko abe. 19a, 08:27
Amurrioko kiroldegiko parkearen gune bat. / Aiaraldea

Laudion, Urduñan, Orozkon, Artziniegan eta Amurrion atonduko dituzte umeentzako puzgarri guneak. Urtarrilaren 2tik 5era izango dira guztiak.

Gabonak ate joka ditugu eta, ohikoa denez, haurrentzako jolas parkeak egongo dira eskualdeko hainbat herritan. Orozkon, esaterako, urtarrilaren 3tik 4ra puzgarriak egongo dira adin guztietako umeetzat, 11:00etatik 14:00etara. Bestetik, bi disko festa egingo dituzte, lehena urtarrilaren 3an 17:00etatik 19:00etara etxeko txikienentzat; bigarrena,berriz, urtarrilaren 4an, gaztetxoentzat izango da, 12 urtetik gorakoetzat,photocalla eta kotiloia izango dute.

Laudioko Udalak, bere aldetik, ur pakea eta haur parkea antolatu ditu, lehena urtarrilaren 2an izango da 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara, bigarrena, berriz, urtarrilaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara. Jolas parkeez gain, hainbat ikuskizun egongo dira: abenduaren 26an Xabi Larrearen Upp ikuskizuna, abenduaren 27an Dikothomia CIAren Espazio... eta abenduaren 28an Xilipurdi Teatroren Gabonetako pailazokeriak, hirurak ere 18:00etan. Ekintza guztiak Granja
kiroldegian izango dira.

Urduñako haurrek frontoian izango dute Gabonetako haur parkeaz gozatzeko aukera, urtarrilaren 2tik 4ra 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Amurrion, bestalde, Bañueta kiroldegian jarriko dute haur parkea, urtarrilaren 2tik 5era 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Eskualdeko jolas parkeak dataka

  1. Urtarrilaren 2an Laudioko kiroldegian: ur parkea (11:00-13:30 eta 16:00-18:00)
  2. Urtarrilaren 2tik 4ra Urduñako frontoian: haur parkea (11:30-14:00 eta 16:30-20:00)
  3. Urtarrilaren 3an eta 4an, Artziniegan: haur parkea (goiz eta arratsaldez)
  4. Urtarrilaren 2tik 5era Amurrioko kiroldegian: haur parkea  (12:00-14:00 eta 16:00-20:00)
  5. Urtarilaren 3an eta 4an Orozkoko kiroldegian: puzgarriak  (11:00-14:00)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide