Lorea Lurrindegia eta Almacenes Alava izan ziren erakusleihoen lehiaketetako irabazleak

Itsaso Arrizabalaga 2018ko abe. 22a, 08:32
Sari banaketan parte hartu zuten talde argazkia./ Apill

Asteazkenean banatu zituzten Okondoko Astobiza upategian Laudio eta Aiarako erakusleihoen lehiaketako sariak.

Abenduaren 19an Aiarako V. eta Laudioko XXV. Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa egin zen Okondoko Astobiza upategian.

Gaueko irabazle nagusia Lorea Lurrindegia izan zen, eskualdeko lehiaketaz gain, Laudiokoa ere irabazi baitzuen.

Aipatzekoa da, era berean, herriko lehiaketaren 25 urteetan izandako jardueragatik ere trofeoa eskuratu zuela, baita Aenkomerren saria Aiarako erakusleiho deigarriena izateagatik.

Laudioko txapelketak, dena den, epaimahai teknikoaz gain, herri epaimahaia izan zuen. Herritarren 716 bozka jaso dira eta horien arabera honako hau da podiuma:

1. Almacenes Alava.

2. Monai.

3. Tapicería Juan.

Herritarren parte hartzeak ere badauka bere saria, horrela, Liber Beltrán Ruizek Gabonetako saskia irabazi du, Esther López Valdiviesok eta Pilar Ortega Salazarrek, berriz, 30€ko bi erosketa txartel.

Aurtengo berritasuna, aldiz, Laudioko Udalak erakusleihoan euskara sartzeari emandako saria izan da, Kukumak jaso duena.

Epaimahai teknikoak, bere aldetik, aipatu dugun Lorea Lurrindegiaz gain, bigarren eta hirugarren izendatu ditu Irusta Lurrindegia eta Kukuma, hurrenez hurren. 21 dendek hartu dute parte eta horien artean, erakusleiho berri hoberena Nina Life Styling dendak jaso du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide