2018ak Aiaraldean utzitakoak, 3 minututan kontatuta

Erredakzioa 2018ko abe. 31a, 09:53

Mugimendu feministarena da 2018ak Aiaraldean utzi duen irudi indartsuena. Milaka emakumek egin zuten bat martxoaren 8ko greba feministan, eta orduz geroztik makina bat ekimen eta mobilizazio jendetsu egin dituzte eskualdean.

Pentsionistak, aldiz, astero egon dira euren aldarriak eskualdeko hainbat plazetan zabaltzen, eta mobilizazio arrakastatsuak deitu dituzte Laudio eta Amurrion.

Ikasleek, euren aldetik, LOMCE, Heziberri eta PISAren aurka aritu dira. Eskualdeko ikastetxe gehienetan egin dute planto Eusko Jaurlaritzak ezarritako azterketei.

Urduñan, aldiz, hainbat urteetan zehar garatutako borrokaren fruituak jaso dituzte, udal sukalde ekologikoa inauguratuta.

Ondare historikoaren berreskurapenean ere urte oparoa izan da 2018a. Emaitza esanguratsuak lortu dituzte Babion, San Pedron, Arrankudiagan edota Ermualden eginiko indusketa arkeologikotan. Horrez gain, memoria historikoa sustatzeko ekimenak ere ez dira falta izan.

Lan munduari dagokionez, greba, lanuzte eta mobilizazio ugari egon dira eskualdeko lantegietan. Tamalez, 2018an lau langile zendu dira, hiru lan istripuetan eta bat amiantoaren ondorioz.

Kultura sorkuntzari dagokionez urte mamitsua izan da 2018a. Dantza taldeek protagonismo berezia izan dute, hainbat ikuskizun taularatu baitituzte.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko borrokak ere mugarriak izan ditu. Milaka lagunek hartu zuten parte maiatzean eskualdeko hainbat herritan eginiko galdeketan. Ekainean, ordea, giza-kateak zeharkatu zuen Aiaraldea.

Adierazpen askatasunaren aurkako jazarpenak ere izan du protagonismoa. Otsailean Julen Ibarrola gazte amurrioarra espetxeratu zuten. Alfredo Remirez, aldiz, azaroan geratu zen aske, urtebeteko kondena beteta.

Kirolak kontaezin ahala titular utzi ditu eskualdean. Aiaraldear askok eskuratu dituzte goi mailako lorpenak. Euskararen aldeko aldarria Aiaraldetik Himalaiara arte eraman zuten mendizaleek eta ekintzaz lepo egon da eskualdeko kirol egutegia. Hutsuneak ere egon dira: Jon Urkijo mendizalea, Herriaren Pilota Elkarteko Rafa Olabarria eta CD Orduñako Aaron Martín Guillén gazteak utzitakoak, hain zuzen.

Euskalgintzarentzat ere urte mugitua izan da 2018a. Udaberrian Artziniegako dozenaka elkarte eta norbanako aritu ziren elkarlanean Aiaraldea hedabidearen aldeko elkartasun jaia antolatzen. Ekintza indartsuena, aldiz, urte amaieran zian da: Euskaraldia. Milaka ahobizi eta belarriprest aktibatu dira eskualdean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide