Renfek asteburuetako 5 tren zerbitzu etengo ditu eskualdean, obren ondorioz

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 11a, 08:39
Autobusez osatuko dute ibilbidearen zati bat bidaiariek obrek dirauten bitartean. / Aiaraldea.eus

Errepidez osatuko dute bidaiariek Ugao-Arrigorriaga arteko bidea. Otsailera bitarte iraungo dute obrek. Eskualdean 5 treni eragingo die moldaketak guztira.

Zerbitzu aldaketa iragarri du Renfek C3 linean, trenbidean lanak egiteko. "Ugao eta Arrigorriaga arteko hobekuntza lanak direla eta, urtarrileko eta otsaileko larunbat zein igandeetan errepidez egingo da ibilbidea", adierazi dute.

11:30etik 12:30era eta 16:00etatik 17:00etara izango dira egokitzapen horiek. Eragozpenengatik barkamenak eskatzeaz gain, ordutegiak kontsultatzeko webgunearen aukera gogoratu dute.

Moldaketak izango dituzten trenak
Honakoak izango dira -obra ordutegiak aintzat hartuta- garraiobidean moldaketak jasango dituzten trenak, Urduña eta Abandoko abiapuntu orduak erreferentziatzat hartuta:

  • Larunbatetan Urduña-Bilbo zerbitzuan: 15:26 eta 16:21ean ateratzen diren trenak, goizeko zerbitzuetan ez baitago obra tarte horietan trenik.
  • Larunbatetan Bilbo-Urduña zerbitzuan: 11:05 eta 11:47ko trenetan egingo dira moldaketak.
  • Igandeetan Urduña-Bilbo zerbitzuan: 15:26an irteten den trena, goizeko trenek normaltasunez igaroko dute bidea. 
  • Igandeetan Bilbo-Urduña zerbitzuan: 16:21eko trenari bakarrik eragingo diote lanek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide