Kantauriko Urkidetzak oharra zabaldu du jakinarazteko Aiaraldeko zenbait bizilagunek deiak jaso dituztela 923 zifrekin hasten den zenbaki baten aldetik esanez datozen egunetan zenbait langile etxeetara joango direla ur iragazkia edo antzeko gailua instalatzeko.
Julen Ibarrola Gobantes presidenteak nabarmendu du Urkidetzak ez duela dei horiekin inolako zerikusirik. Bere hitzetan, “enpresa pribatuek gauzatzen duten marketin bortitza” dago horien atzetik. “Partzuergoak bezeroen etxeetan hiru hilero irakurketak egiten ditu eta ur kontagailuen mantentzea gauzatzen du, besterik ez”.