Erabateko ilargi eklipsea ikusi ahalko da gaur gauean. 3:35ean hasiko da fenomenoa. 4:32etatik aurrera eklipse partziala ikusteko aukera egongo da, eta erabatekoa 5:39etatik aurrera. Adituen esanetan, ordubeteko iraupena izango du.
Lurra ilargiaren eta eguzkiaren artean kokatzen denean gertatzen dira ilargi eklipseak. Fenomeno ikusgarriak dira, sateliteak odol kolorea hartzen baitu.