Datorren otsailaren 23an Durangon egingo den 40 Minutu Rock musika jaialdira joateko autobusak antolatu dituzte Urduña, Orozko, Areta, Amurrioko eta Laudioko gazte asanbladek.
Jakinarazi dutenez, bi bus atonduko dituzte. “Lehena Aretatik aterako da 9:30ean, Orozko eta Laudioko jendea batuta”, zehaztu dute. Autobus horren txartelak Laudioko Gaztetxean edo aretakogazteasanblada@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita eskuratu ahalko dira, 9 euroren truke.
Bigarren autobusa Urduñatik aterako da ordu berean eta Amurrioko jendea jasoko du. Txokogorri eta Mugalden lortu ahalko dira tiketak, prezio berean.
Bi autobusak goizeko hiruretan itzuliko dira eskualdera. Otsailaren 15a izango da txartelak erosteko azken eguna.
Euskal preso politikoen alde egiten den musika jaialdia da 40 Minutu Rock. Aurtengo edizioan hainbat estilotako taldeak igoko dira oholtza gainera:
