Trafiko istripua jazo da gaur arratsaldean Altuben, AP-68 errepidean. Auto bat bidetik atera da eta kolpea jaso du. Aiarako suhiltzaileak izan dira tokira iristen lehenak. “Gidaria autotik atera dugu. Anbulantzia eta Ertzaintza bertaratu dira gero. Larrialdi zerbitzuak gidariarekin egon dira, honek mina hartu duelako ezkerreko beso eta hankan. Zorionez, ez du zauri larririk”, azaldu dute suhiltzaileek.
Ertzaintzak jakinarazi du autoa errepidearen albo batera eraman dutela eta trafikoa berrezarrita dagoela dagoeneko.